Autobusek neguko ordutegiari heldu diote

Autobusek neguko ordutegiari heldu diote
2013/09/02 00:00
eta kitto!

Atzoz geroztik neguko ordutegiari jarraituko diote Pesa garraio enpresako autobusek eskaintzen dituzten zerbitzu guztietan. Irailaren 1ean abiatutako ordutegiak 2014ko ekainaren 30 arte egongo dira indarrean. Linea bakoitzari dagokion ordutegi zehatza zein bestelako informazioa kontsultatzeko enpresaren webgunera jo daiteke edo, bestela, 902101210 bezeroaren arretarako telefono zenbakira deitu.