Automobil bat irauli da Ipuruan

Automobil bat irauli da Ipuruan
2014/02/06 00:00
eta kitto!

Gaur goizean (eguena, hilak 6) ikusteko moduko istripua gertatu da Ipuruan, Elgetarako bideak eta Indalezio Ojanguren kaleak bat egiten duten bidegurutze inguruan, foball zelai parean. Oraindik ez dakigu istripua zelan edo zergatik gertatu den, baina Josean Avilak oraintxe bertan (09.30etan) erredakziora bidali digun argazkian ikus dezakezuen moduan, automobil bat irauli eta hankazgora geratu da. Jendeak istripua gertatu den tokian egindako argazki gehiago Facebookera, Etakittoaldizkaria-ren orrialdera igo ditugu.