Auzo Bilera egingo da gaur 19:00etan Beheko Tokian ekialdeko bizilagunekin

Auzo Bilera egingo da gaur 19:00etan Beheko Tokian ekialdeko bizilagunekin
2023/11/09 11:05
eta kitto!
Urterokoari jarraituz, aurten ere Eibarko Udala auzoetako bizilagunekin bilduko da haien iradokizunak eta erreklamazioak zuzenean entzuteko. Sei bilera egingo dira azaroaren 9tik 23ra bitartean, aurreko urteetako formatu berean; horrela, herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izango dute. Eta horietako lehenengoa gaur izango da, Eibarko ekialdeko bizilagunekin. Beheko Tokiko Jubilatuen Etxean egingo da, eta, gainerako bilerak bezala, 19:00etan hasiko da.

Udal-ordezkariak hauek izango dira: alkatea bera, tokian tokiko auzozaina, udaltzainburua, eta Zerbitzuetako, Obrako eta Hirigintzako  zinegotziak eta teknikariak, horiek baitira herritarrek planteatutako arazoetan gehien aipatzen diren sailak.  Halaber, Ertzaintzako hurbiltasuneko agente bat eta Debabarreneko Mankomunitateko ordezkari bat izango dira bertan, herritarren segurtasuna,  hondakinen bilketa eta bide-garbiketa aztertu ahal izateko.

Herritarren parte-hartze prozesu honetan planteatutako proposamen, kexa edo iradokizun guztiak udal-gobernu taldeak eta udal-teknikariek aztertuko dituzte. Proposamenak udal-plangintzan sartzeko, aldez aurretik haien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu beharko da.