Auzoko abesbatzan parte partzeko deialdia egin dute Ipurua Merkatu Plazatik

Auzoko abesbatzan parte partzeko deialdia egin dute Ipurua Merkatu Plazatik
2023/09/12 17:03
eta kitto!
Ipurua auzoko koruan parte hartu nahi duten guztiek urriaren 3an izango dute lehen aldiz elkartzeko aukera. Hitzordua Ipuruako Merkatu Plazan izango da, 19:00etatik 20:00etara. Zuzendaria  Jose Miguel Laskurain izango da, eta asteartero elkartuko direla iragarri dute. Adin guztientzako jarduera da (8 urtetik beherakoek lagunduta joan beharko dute). Izena emateko: ipuruakomerkatuplaza@gmail.com helbidera idatzi daiteke.