Auzokoak elkarteak Gureak-en Gabonetako bazkaria berreskuratu du

Auzokoak elkarteak Gureak-en Gabonetako bazkaria berreskuratu du
2024/01/10 11:04
eta kitto!
Auzokoak elkarteak Gureak-eko langileei eskaintzen dien Gabonetako bazkaria berreskuratuko dute aurten, pandemiak eragin zuen etenaldiaren ondoren. Zapatuan, urtarrilaren 13an izango da hitzordua, eta ekitaldiaren 40. edizioa beteko da. Izan ere, COVID-19 agertu arte, 1981az geroztik urtero egiten zen bazkaria. Auzokoak elkartearen barruan dauden elkarte gastronomikoek (Edozer, Urkusu-Gain, Erdi-Bana, Jaiki, Dorrepe, Denon Sahatsa eta Bekuak) berriz ere ekitaldia antolatzeari ekin diote eta, horrela, zapatuan 100 lagun baino gehiagori bazkaltzen emango diete eta, babesleen laguntzari esker, opariak eta ilusioa banatuko dizkiete gonbidatuei. Kolaboratzaileen artean, EiTB, Tekniker eta Kaiku nabarmentzen dira, baina erakunde publikoak ere badaude, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Eibarko Udala. Eta, horiekin batera, beste babesle asko daude: Eroski supermerkatua, Urkotronik, Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural, Abanca, Coloniales Anselmo Gonzalez, Solera Eibarresa, Exclusivas Oroz, EAJ-PNV, Dantzan.eus, ...eta kitto! Euskara Elkartea, Ustekabe txaranga, Eibar Kirol Elkartea eta El Diario Vasco.