Axier Gisasolaren azken golarekin irabazi zuen Mek Eibar-ek Basaurin

Mek Eibar Eskubaloia taldeak 24-25 irabazi zion Basauri Indupimeri
Axier Gisasolaren azken golarekin irabazi zuen Mek Eibar-ek Basaurin
2024/04/22 17:55
eta kitto!

1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloia taldeak 24-25 irabazi zion Basauri Indupime taldeari Axier Gisasolaren gol erabakigarriarekin. Partidu zirraragarria izan zen azken unera arte, eta atsedenaldira ere talde biak oso parekatuak zirela erretiratu ziren. 13-14ko emaitzarekin hasi zuten bigarren zatia, baina Fernando Fernandezen mutilek egoera larriagoei ere egin behar izan zieten aurre. Esaterako, neurketa amaitzeko bi minuturen faltan, Mek bi golengatik galtzen zihoan, baina horri aurpegia eman eta emaitza iraultzeko gauza izan zen talde armagina. Bestalde, Albertok Kanariar Uharteetara itzuliko zela aurreratu zuen, lan kontuengatik; taldetik eskerrak eman nahi dizkiote egindako ekarpenengatik.