Azaroaren 15ean egingo dira Armagintzaren Museoa ezagutzeko bisita gidatuak
Doako jarduera da eta izena emateko epea zabalik dago.
2025/11/10
10:37
Silbia Hernandez Arrazola
Hilero bezala, Eibarko Armagintzaren Museoak doako bisita gidatuak antolatu ditu bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko. Azaroaren 15ean (zapatua) egingo dituzte bisitak eta bi saio eskainiko dira: bata 17:00etan (euskaraz) eta bestea 18:30ean (gazteleraz).
Bisita bakoitzak 90 minutuko iraupena dauka, eta gehienez 20 lagunek hartu ahalko du parte. Plazen onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da.
Interesdunek Museoko telefonora deituta (943 708446) edo ondorengo posta elektronikora mezua bidalita eman beharko dute izena: museoa@eibar.eus.
