Azaroaren 19ra arte ikus daitezke XXXVI. Indalecio Ojanguren lehiaketako argazkiak Portalean

Azaroaren 19ra arte ikus daitezke XXXVI. Indalecio Ojanguren lehiaketako argazkiak Portalean
2023/11/02 11:19
eta kitto!
Barixakuan inauguratu zuten XXXVI. Indalecio Ojanguren lehiaketako argazki erakusketa, Portalean. Edizio honetan saritutako lanekin batera, lehiaketara aurkeztu diren argazkietako batzuk ere ikus daitezke bertan. Azaroaren 19ra arte egongo da zabalik, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era. Beti bezela, edizio honetako sariak inaugurazioan bertan banatu zituzten. Aurten, Ohorezko Saria Diego Pedra Benzalek (Cornella de Llobregat, 1953) irabazi du, “Luces” izeneko argazki bildumarekin.

ARGAZKIAK: Fernando Retolaza.