Azaroaren 23an ospatuko dute Gasteizen XXIV. San Andres Eguna

Izena eman beharko da aurretik (hilaren 18ra arte) eta 40 euro ordaindu
Azaroaren 23an ospatuko dute Gasteizen XXIV. San Andres Eguna
2024/11/05 10:13
eta kitto!

Araban bizi diren eibartarrek San Andres Egunaren edizio berri bat egingo dute hilaren 23an. Zapatu horretarako, urtero egiten duten bidetik, guztiak bilduko dituen bazkaria antolatu dute bertako Toloño jatetxean.

Antolaketa lanak errazteko, izena eman beharko da aurretik (hilaren 18ra arte) eta 40 euro ordaindu, Bizum bidez, 636631535 telefono zenbakira deituta (Fernando Arizmendi), beti ere izena eta abizena emanez.