Azaroaren 24an, barixakua, egingo da San Andres Bertso Jaialdia Coliseon

Azaroaren 24an, barixakua, egingo da San Andres Bertso Jaialdia Coliseon
2023/11/03 11:06
eta kitto!
Hilaren 24an, barixakua, egingo da aurtengo San Andres Bertso jaialdia. Eta lehenengo aldiz sei bertsolarik jardungo dute lau beharrean: Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Unai Agirre. Gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izango da. Arratsaldeko 20:00etan ekingo zaio ekitaldiari bertso-paper lehiaketako sari-banaketarekin eta ondoren jardungo du nor baino nor seikoteak. Sarrerak egunean bertan salduko dira Coliseoko leihatilan 8€-tan.