Azaroaren 25eko egitaraua martxan dago Eibarren

Azaroaren 25eko egitaraua martxan dago Eibarren
2023/11/08 11:11
eta kitto!
Aurtengo azaroaren 25eko egitaraua, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, Josune Aranguren Zatika eibartarrak egindako Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak erakusketaren inaugurazioarekin hasi da.  Aurten ere, egitaraua Udaleko Sail ezberdinek eta Emakumearen Mahaiko partaideek elikatu dutel.

*Erakusketa
EME Estilo ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak. Josune Aranguren Zatika
Azaroak 3 - otsailak 29. Andretxea

Taldeko bisita gidatuak irekiak ere egongo dira:
Bisita gidatuak egun eta ordu hauetan egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute.
-2023ko azaroak 21, asteartea 17:30 EUS
-2023ko abenduak 2, larunbata, 11:30 GAZ
-2024ko urtarrilak 22, astelehena 17:30 EUS
-2024ko otsailak 21, asteazkena 17:30 GAZ

Parte hartzeko beharrezkoa izango da Andretxera 943 54 39 38 / 688 85 34 40 deitzea edo helbide elektroniko honetara mezu bat idaztea: andretxea@eibar.eus

*Ikastaroa
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko harremanak.
-Emakumeei zuzendua azaroak 8, 18:00etan, Andretxean.
-Gizonezkoei zuzendua azaroak 8, 17:30etan, Portalean.

*Proiekzioa eta solasaldia
Patriarcado, el organismo nocivo”. Pandora Box TV
Azaroak 13, 18:30etan, Andretxean

*Liburu aurkezpena
Itziar Ziga: La feliz y violenta vida de Maribel Ziga
Azaroak 22, 18:30etan, Andretxean.

*Hitzaldia
Haurtzaroan eta nerabezaroan sexualitate aske eta osasuntsua izateko jarraibideak. BILTZEN.
Azaroak 22. 18:00etan, Portalean.

*Ekintza kolektiboa
Matazak ehuntzen . ALTZOA
Azaroak 25, 11:00etan, Untzaga Plazan

*Elkarretaratzea
Ez mendekoak, ez ikusezinak. No a la violencia simbólica machista lelopean.
Azaroak 25, 13:00etan Untzaga Plazan.

*Juan San Martin Udal Liburutegiarekin batera, Irakurketa Gida bat egin da azaroaren 25erako eta informazio stand bat jarriko da liburutegian bertan.