Azitain auzoko bizilagunei aitortza egingo zaie gaur arratsaldean

Azitain auzoko bizilagunei aitortza egingo zaie gaur arratsaldean
2023/12/21 12:16
eta kitto!
Azitain auzoari bizitza emateko asmoz, bertan jaio edo bizi izan direnek hainbat ekintza prestatu dituzte gaurko. Belaunaldi ezberdinetako lagunek hartu dute parte egitasmo horren antolakuntzan. Gazteekin batera prestatu duten egitaraua 17:30ean hasiko da, Gure Kaiola tabernan. Bertan Lorea Urkia, Sara Abad, Ainara Vila, Jon Cid, Leire Cabo eta Hegoi Estebanek ongietorria egingo die bertaratzen direnei. Jarraian Julio Zalabardo eta Anartz Esteban trikitilariekin kalejira egingo da elizaraino. 18:00etan Jon Iraola alkateak diplomak emango dizkie Azitain ezagutzera ematen lagundu dutenei. Ez da maila handiko ikuskizunik faltako, Andrea Gonzalez Caballero, Jon Larreategi Abad eta Jesus Bastidaren aldetik. Bideoa ere izango da ikusgai, orain dela urte batzuk Pedro Egiguren “Izkua”, Jose Luis Urzuriaga “Sumendixa” eta Miguel Mari Agirrebeña “Loixola” hirukoteari egindako omenaldiarena. Amaitzeko, Azitaingo LHko Eskola bisitatzeko aukera izango da.

azitain antigoaleko