Azitaingo bizilagunak omentzeko eta auzoari bizitza emateko ekintzak egingo dituzte hilaren 21ean

Azitaingo bizilagunak omentzeko eta auzoari bizitza emateko ekintzak egingo dituzte hilaren 21ean
2023/12/12 16:55
eta kitto!
Azitain auzoari bizitza emateko asmoz, bertan jaio edo bizi izan direnek hainbat ekintza prestatu dituzte abenduaren 21erako. Horrekin batera, egitasmoak auzokideak omentzeko balio dezala nahi dute eta egitarau betea prestatu dute horretarako.

Belaunaldi ezberdinetako lagunek hartu dute parte egitasmo horren antolakuntzan, Aitor Alberdi Azitaingo semeak esan digunez. “Carlos Abad saltsero bat da eta buruan zeukan horrelako zerbait egitea auzoari bizitza eman eta auzokideak omentzeko. Izan ere, gaur egun gure sasoiko jende gutxi geratzen da auzoan bizitzen”, bere berbetan. “Orduan, gazteekin batera egitaraua prestatu dugu”.

Hilaren 21eko egitaraua 17:30ean hasiko da Gure Kaiola tabernan. Bertan, Lorea Urkiak, Sara Abadek, Ainara Vilak, Jon Cidek, Leire Cabok eta Hegoi Estebanek ongietorria emango die bertaratzen direnei. Jarraian, Julio Zalabardo eta Anartz Esteban trikitilariekin kalejira egingo da elizara arte.

Elizara heltzerakoan, 18:00etan, Jon Iraolak alkateak diplomak emango dizkie Azitain auzoa ezagunagoa egiten lagundu dutenei. Ondoren, Lorea Urkiak Azitaingo enbaxadoreak eta euren proiektuak aurkeztuko ditu eta, gero, maila handiko ikuskizuna eskainiko dute Andrea Gonzalez Caballerok, Jon Larreategi Abadek eta Jesus Bastidak.

Horren ostean, orain dela urte batzuk Pedro Eguiguren ‘IZKUA’-ri, Jose Luis Urzuriaga ‘ZUMENDIXA’-ri eta Miguel Maria Agirrebeña ‘LOIXOLA’-ri egindako omenaldiaren bideoa emango dute. Eta amaitzeko, Azitaingo Lanbide Heziketako Eskola bisitatzeko aukera egongo da eta piskolabisa eskainiko dute bertan.

 

Argazkiak: Aitor Alberdi

WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.41 WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.42 (2) WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.45 (3) WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.45 WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.49 (3) WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.50 WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.52 (3) WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.53 (4) WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.53 WhatsApp Image 2023-12-12 at 12.49.55 (4)