Azitaingo pabilioi bateko teilatutik behera erori den behargina hil egin da
2022/03/28
19:52
eta kitto!
Gaur goizean Azitaingo lantegi batean bost metroko alturatik erori den langilea hil egin da. 60 urteko gizonak Proyectos y Reformas Leire enpresarentzat egiten zuen lan eta istripua pabiloi bateko teilatua konpontzen ari zenean gertatu da.
Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da. Larrialdi zerbitzuek behargina artatu eta Donostia Ospitalera eraman dute, larriki zaurituta, eta 17:00etan eman dute heriotzaren berri. Osalanek ikerketa abiatu du.