Azken 10 urteetan 68 agiri zaharberritu ditu Eibarko Udal Artxiboak
2024/07/22
12:17
eta kitto!
Duela 30 urtetik hona dokumenturik adierazgarrienak zaharberritzeko programa bat garatzen ari da Udal Artxiboa. Aurten, Eibarko historia ezagutzeko garrantzitsuak diren hiru agiri zaharberritu dira.
-
Lehena 1558. urtekoa da, Domingo de Malleak Eibarko kontzejuaren aurrean jarritako kaparetasun-auziari buruzkoa. Bere kaparetasuna egiaztatzea eskatzen du agirian.
-
Bigarrena 1672. urtekoa da eta Eibarko genealogiaren azterketarako dokumentu oso interesgarria da. Juan de Suinagak Cadizen bizi den Diego de Suinaga bere seme legitimoaren jatorriaren eta izaeraren inguruko informazioa eskatzen du.
- Azken agiria oso egoera txarrean zegoen jasandako suaren eta hezetasunaren ondorioz, eta ezinezkoa zen hura kontsultatzea. Cristobal de Sugadi herriko eskribauaren 657 orriko paper-sorta bat da.
Informazio gehiago EGOIBARRAren atarian