Azken 3 egunetan 52 positibo atzeman dituzte Debabarrenean, horietako 20 Eibarren
2020/09/14
12:03
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, azken hiru egunetan (ostiraletik igandera), 52 koronabirus kasu berri baieztatu dituzte gure eskualdean: 20 Eibarren; 16 Deban; 8 Ermuan; 5 Elgoibarren; 2 Mutrikun eta bakarra Soraluzen. Eibarren, 11 kasu zenbatu ziren ostiralean; 4 larunbatean eta 5 atzo (igandea).
Atzo, 5.990 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 290 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 31 Araban, 134 Bizkaian, 117 en Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 25 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 63 pertsona ZIUn daude.