Azken egunetako igoera handiena, 9 kasu berrirekin
2020/04/02
14:04
eta kitto!
Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du. Azken orduetan 9 positibo gehiago agertu dira Osasun Sailaren datuetan. Guztira, beraz, 126 dira kutsatuta dauden herritarrak Debabarrenean. Kasu berri gehienak, 7 hain zuzen ere, Eibarren agertu dira. Beraz, guztira, 54 laguni baieztatu zaie gaixotasuna Eibarren, beti ere Osasun Sailaren datuen arabera. Beste bi kasuak Ermuan zenbatu dira (guztira 24 kasu).
Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:
Eibar 54
Elgoibar 27
Ermua 24
Deba 9
Mendaro 2
Mutriku 6
Mallabia 0
Soraluze 4
Eibar ospitaleari dagokionez, 47 gaixo daude ospitaleratuta, eta 35 Mendaron. Guztira, aurreko egunean baino 3 lagun gehiago. Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).