Azken lau urteotako langabezia tasarik altuenera ailegatu dira Lanbideren Eibarko bulegoan maiatzean
2020/06/04
06:06
eta kitto!
Debabarreneko Gipuzkoako udalerrietan (Eibar, Elgoibar, Mendaro, Soraluze eta Deban) azken lau urteotako langabetu kopururik altuena, 3.400 erregistratu dute maiatzaren amaieran Lanbideren bulegoan. Hortik kanpora geratuko lirateke Ermua eta Mallabiako langabetuak, horiek Durangoko bulegoari dagozkio eta. Aurreko hilabeteko datuekin alderatuz gero, apirilean baino 101 langabetu gehiagok eman dute izena Lanbiden. Langabetu horietatik 1.891 emakumeak dira eta 1.509, berriz, gizonak. Oraingo langabetu kopurua 2016ko irailean gainditu zen azkenengoz: orduan lana bilatzeko bulegoan izen-emandakoak 3.516 izan ziren. Lanbideren bulegoa astelehenean zabaldu zuten berriz eta hasi dira aurrez aurreko arreta zerbitzua ematen, aurretik hitzordua eskatuta.