Azken orduetan kutsatzea jaitsi da eskualde osoan; Eibarren 3 kasu atzeman dituzte
2021/02/10
11:50
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak kutsatzeei buruzko informazioa jakinarazi du. Azken datuen arabera, kutsatzeak nabarmen jaitsi dira eskualde osoan. Eibarren 3 kasu atzeman zituzten atzo (aurreko egunean baino 12 gutxiago), 473,17ko intzidentzia-tasan kokatuz. Debabarreneko beste herriei dagokienez, atzo 6 positibo berri detektatu zituzten Elgoibarren (aurreko egunean baino 11 gutxiago), eta intzidentzia-tasa 1.256,50ean dago; 4 Mendaron, eta 2 Ermuan.
Atzo, 13.437 test diagnostiko egin ziren, EAEn eta, horietatik 748 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 121 Araban, 406 Bizkaian, 208 Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 99 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 165 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, otsailaren 01etik 07ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 99 hildako egon direla. Azkenengo astean 149.293 pertsonek eman dute positibo EAEn egindako probetan, gehienak Bizkaian (70.174). 46.918 Gipuzkoan, eta 20.495 Araban.