[AZKEN ORDUKOA] Aratoste Zapatu arratsaldeko ekintzak Untzagan egitea erabaki du Udalak

[AZKEN ORDUKOA] Aratoste Zapatu arratsaldeko ekintzak Untzagan egitea erabaki du Udalak
2023/02/17 eta kitto!
Udalak oraintxe bertan jakinarazi duenez, Aratosteetarako egitarauan azken orduko aldaketa aldaketa bat egon da, “zapatu arratsalderako antolatutako ekintza batzuen kokapenari dagoenez. Zehazki, eguraldi ona dagoenez aurreikusita, Eibarko Udalak erabaki du Untzaga plazara eramatea Errebalen egitea aurreikusita ziren ekintzak”.

Horrela, arratsalderako egitaraua honela geratuko litzateke:

19:00 - 21:00, umeentzako berbena Untzaga plazan LUHARTZ  taldearekin.

19:30, Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzaga plazan.

19:00 – 21:00, Photocall-a Untzagan plazan.

23:00 - 01:00, Dantzaldia LUHARTZ taldearen eskutik Untzaga plazan.