Azken orduotan Israelek egindako erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo da zapatu arratsaldean
Gazte Koordinadora Sozialistak deitu duen mobilizazioa Untzagan izango da, 19:30ean.
                
                    2025/10/31
                    11:56
                  
                  
                    Silbia Hernandez Arrazola
                    
                  
                  
                Azken orduetan Israelgo armadak ehundik gora palestinar erail dituela eta, hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du biharko (zapatua, azaroak 1) Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Kontzentrazioa 19:30ean izango da, Untzagan. Gazte Koordinadoratik adierazi dutenez, “azken orduetan, Netanyahuk eraso indartsuak agindu eta gero, Israelgo armadak hainbat bonbardaketa egin eta 100 palestinar baino gehiago erail ditu Gazan”. Horren aurrean, GKS-k elkarretaratzeak egingo ditu hainbat herritan, “sarraskia salatzeko eta Israelen desegitea aldarrikatzeko”.

