Azken txandako berdinketarekin mailari eutsi dio Eibar A xake taldeak
Gipuzkoako Taldekako Gorengo Mailan jokatzen du Eibarko Klub Deportiboko xake taldeak
2026/03/24
16:13
Ekhi Belar Errasti
Azkoitiko Anaitasuna-Kakute taldearekin azken txandan berdindu ondoren, sailkapenaren 9. postuan amaitu du Gipuzkoako Taldekako Gorengo Mailan jokatzen duen Eibar A xake taldeak.
Hamar punturekin, Baiona taldearekin berdinduta amaitu dute eibartarrek (Deporrekoek postu bat gorago desberdinketarengatik), eta azpitik geratu dira Zarautz (15 punturekin) eta Anaitasuna-Kakute bera (14,5 punturekin).