Azparren junior mailako Euskadiko txapeldun San Juan Sari Nagusia irabazita

Azparren junior mailako Euskadiko txapeldun San Juan Sari Nagusia irabazita
2016/06/20 15:03
eta kitto!
Victor Alvaro taldeko Xabier Mikel Azparrenek irabazi zuen domeka goizean gure herrian jokatutako San Juan Sariaren 81. edizioa eta, horrela, jokoan zegoen Euskadiko junior mailako txapela jantzi zuen. Donosti Berriko txirrindulariak 35 segundo atera zion bederatzi txirrindulariz osatutako taldetxoari, tartean Etxarri eta Senperena taldekideak (3. eta 4. postuetan, hurrenez hurren). Autonervion taldeko Iñigo Elosegi izan zen bigarren, talde horretako sprintean nagusituta. Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako 99 kilometroko proba egitera 132 txirrindulari animatu ziren eta euretako 74 iritsi ziren Isasiko helmugara. Irabazlearen batazbesteko abiadura orduko ia 40 kilometrokoa izan zen. Taldeka Victor Alvarok irabazi zuen eta mendiko sailkapena Azparrenentzat izan zen.