Azpilikuetak egindako beste biñeta bat argitaratu du Ego Ibarra batzordeak, "Jai Alai" dantzalekuari buruzkoa
2021/11/09
08:14
eta kitto!
“Atzo goizeko ipuinak” izenburuari jarraituta, beste biñeta bat argitaratu du bere webgunean Ego Ibarra batzordeak. Ekimenarekin Eibarren sorreraren 675. urteurrena ospatu nahi dute. Jose Antonio Azpilikueta marrazkilariak eta haren seme Martinek guztira 20 biñeta egingo dituzte urtea amaitu arte, mende bakoitzeko bi, gutxi gorabehera, guztiak Eibarko euskaran. Oraingoan aukeratutako gaia “Jai-Alai 60-70 hamarkadetako musika eta aisialdiaren erreferente” izan da. SASOI HARTAKO INFORMAZO GEHIAGO