Azpitituluak.com ekimenak jaso du Interneteko ARGIA saria 2016

Azpitituluak.com ekimenak jaso du Interneteko ARGIA saria 2016
2016/01/30 23:34
eta kitto!
Atzo banatu zituzten 27. ARGIA Sariak, Usurbilgo Atxega jatetxean bazkalostean hasi zen ekitaldian eta
Euskarazko Komunikazioaren 2016ko Argia sarietan Interneteko saria Azpitituluak.com ekimenari eman zioten, proiektua orain dela 8 urte abiatu zenetik 700 film luze euskararatu dituela eta "euskerari egindako ekarpenagatik". Saria webgunearen sortzaileek, Luistxo Fernandez eibartarrak eta Joxe Aranzabalek jaso zuten.
Komunikazio arloko beste sariak hauek izan ziren: ikus-entzunezkoen alorrekoa Hiru Damatxo enpresak hartu zuen, "Gura Bazka" bideo sortagatik; sustapen ekintza alorrekoa "Gora Gasteiz!" prekarietate eta xenofobiaren kontrako ekimenak; prentsa idatzizkoa Joxerra Senar, Berria-ko kazetariak, "CAN: eta hemen ez da ezer gertatu' liburuarengatik; eta irrati alorrekoa, Euskal Irratiak-en "Goiz Berri" saioak, "aktualitateari emandako ikuspegi saretuagatik". Ekitaldian, komunikazio arloko sariez gain, aurten Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren "Loreak" filmak eraman duen merezimenduzko sari berezia banatu zuten.
image