Badator Mintegia 2025

Martxoaren 25ean izango da ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen, euskararen sozializazioari eta transmisioari buruzko mintegiaren 15.edizioa
Badator Mintegia 2025
2025/02/24 13:21
eta kitto!

Iaz maiatzean izan bazen ere, 2025ean ohiko garaira -martxora- itzuliko da mintegia. Punta-puntako hizlariak izango ditugu aurten ere, euskalgintzan lan egiteko motibazioaz, adimen artifizialaz, hizkuntza irizpideetaz, kirolaz eta kulturaz jarduteko. 

Aurreko edizioan bezala SD Eibarreko prentsa Aretoan egingo den mintegia,  8:45ean hasi eta 14:00etan amaituko da. Tartean, 5 hitzaldi, atsedenaldi kafe eder bat, taldeko argazkia eta dinamika  erraz bat.

*Egitaraua ikusgai eta izen-ematea zabalik otsailaren 28an.