Baieztatutako 39 koronabirus kasu daude gure eskualdean, atzo baino 10 gehiago (datuak herriz herri)
2020/03/23
15:31
eta kitto!
Azken 24 orduetan beste 10 kasu baieztatu dituzte gure eskualdean, Beraz, guztira 39 kasu daude konfirmatuta Debabarrena osatzen duten 8 herrietan . Gaixo bat gehiago dago Eibarren, eta beste bat gehiago Mutrikun. Lau gehiago daude Elgoibarren eta baita Deban ere. Eibarren daude gaixo gehien, hemezortzi.
Udalerrika hauek dira Debarrenean koronabirusak jota dauden herritarrak, azken datuen arabera (atzo baino 10 gehiago)
Eibar 18
Elgoibar 7
Ermua 3
Deba 5
Mendaro 1
Mutriku 4
Mallabi 0
Soraluze 1
Bestalde, Osasun Sailak argitaratu dituen azken datuen arabera, 20 gaixo daude Eibar Ospitalean (atzo baino 2 gehiago) ingresatuta . Mendaroko ospitalean, berriz, atzotik ez da aldaketarik gertatu, 9 pertsona dira ospitaleratuta daudenak.
1.005 pertsona daude ospitaleratuta EAEn (atzo baino 193 lagun gehiago), horietako 89 ZIUn.
Orain arte (atzo gaueko datuak dira) Euskal Autonomi Erkidegoan 7.047 laguni egin zaio koronabirusaren froga. Horietatik 2.421 pertsonek positibo eman dute, eta 4.626ren kasuan emaitza negatiboa izan da.