Bakailao kazola ederrak prestatu zituzten ikasleek zapatuan jokatutako lehiaketan
DBH-ko ikastetxeetako berrogei bikotek hartu zuten parte.
2024/11/18
12:28
eta kitto!
Giro ederrean jokatu zen Eibarko Udalak antolatutako XX. Eskola arteko bakailao lehiaketa, zapatuan Errebal Plazan. Guztira 40 bikote aritu ziren bakailaoa pil-pil erara prestatzen, eta epai-mahaiaren arabera oso maila ona erakutsi zuten parte-hartzaile guztiek. Amaieran maila bakoitzako bikote txapeldunari 200 euro eta garaikurra eman zioten.
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.