Bakarrik bi aste geratzen zaizkigu soziedadeen publikaziorako datuak jasotzeko

Orain dela 28 urte kaleratutako “Eibarko Elkarte Gastronomikoak” liburua gaurkotze asmoz kaleratuko dugun publikazioan soziedade bakoitzeko fitxa modukoa, logoa eta talde-argazki bat joango da.
Bakarrik bi aste geratzen zaizkigu soziedadeen publikaziorako datuak jasotzeko
2024/10/25 13:47
eta kitto!

Urriko lehen astean itxiko dugu herriko elkarte gastronomikoei eskatutako datuak jasotzeko epea. Hortik aurrera publikazioa elaboratzeko tartean sartuko baikara, jakinda abenduan izango beharko dela kalean. Orain dela 28 urte kaleratutako “Eibarko Elkarte Gastronomikoak” liburua gaurkotze asmoz kaleratuko dugun publikazioan soziedade bakoitzeko fitxa modukoa, logoa eta talde-argazki bat joango da. 60 bat elkarte dira herrian ditugunak eta, eurekin uztailetik harremanetan jarri ondoren, gehienek eskatutakoa fin-fin igorri digute. Hala ere, hainbaten artean ez da arraroa bat edo bestek arazo gehiago izatea datuak biltzerakoan; horregatik luzatu dugu epea, baina horrek ere muga bat behar du. Edozein zalantza izanda, edo informazioa guri igortzeko, 605711422 whatsapp zenbakira deitu dezakezue edo publizitatea@etakitto.eus helbidera bidali. Eskerrik asko guztioi eskainitako laguntzarengatik.