Bakarrizketak eta bertso-afaria egingo dituzte ekainaren 1ean Eibarko Gaztetxian

Bakarrizketetarako sarrerak egunean bertan egongo dira eskuragarri, Gaztetxian, eta bertso afarirako sarrerak (egitarau osorako balio dute), berriz, Guridi eta Zai-Zoi tabernetan aurretik erosteko aukera dago.
Bakarrizketak eta bertso-afaria egingo dituzte ekainaren 1ean Eibarko Gaztetxian
2024/05/20 10:34
eta kitto!

Ekainaren 1erako (zapatua), hitzordu bikoitza prestatu dute Eibarko Gaztetxekoek, Hankamotxak bertso eskolarekin elkarlanean, Hitza Jolas izenburupean. Manex Astigarraga eta Esti Curielen bakarrizketekin hasiko dira, 19:30ean, eta ondoren, 21:00etan, bertso afaria egingo da, Aroa Arrizubieta, Igor Galartza, Maite Sarasola eta Aitor Tatiegi bertsolariekin. Bakarrizketetarako sarrerak egunean bertan egongo dira eskuragarri, Gaztetxian (5 euro). Eta bertso afarirako sarrerak (egitarau osorako balio dute), berriz, Guridi eta Zai-Zoi tabernetan aurretik erosteko aukera dago (15 euro, aukera beganoa egongo da).