Banatu dituzte 19. Asier Errasti film laburren lehiaketako sariak
2018/11/11
21:49
eta kitto!
Atzo iluntzean, Coliseo antzokiak hartu zuen ekitaldian, banatu zituzten Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak antolatutako 19. Asier Errasti Film Laburren Lehiaketako Javier Agirresarobe Sariak. Gaztelerazko fikzioan, epaimahaikideek Pau Teixidorren “Cunetas”, Gerra Zibilean girotutako lanari eman zioten sari nagusia. Bigarren saria, berriz, Jose Corral Llorenteren “Un cuento familiar” izenburukoak eraman zuen. Euskerazko lanen artean, berriz, Xanti Rodriguez argazkilari azpeitiarraren lehen laburmetraiak, “Lekaime” izenburukoak jaso zuen saria. Animazioan, aurkeztutako 13 lanen artean, Arnau Gòdia Montesinosen “Psicolapse” saritu zuten. Eta eibartar onenaren saria Juanma Canok zuzendutako lehen film laburrak, “No escupas hacia arriba” izenburukoak eraman zuen.
Jarraian, Juanma Canoren lan saritua ikus dezakezue:
https://youtu.be/RbvbiwL_8uA
Jarraian, Juanma Canoren lan saritua ikus dezakezue:
https://youtu.be/RbvbiwL_8uA