Banatu dituzte Argazkilaritza Maiatzean-eko argazki-rallyaren sariak
Ruben Caceres irundarra nagusitu zen koloreetako sailean eta Bakarne Elejalde eibartarra zuri-beltzezko paper sailean
2025/06/30
10:00
eta kitto!
Sanjuanak pasatuta, aurreko barixakuan banatu zituzten sariak Argazkilaritza Maiatzean-eko azken edizioko argazki-rallyan irabazle izan zirenen artean. Ruben Caceres irundarra nagusitu zen koloreetako sailean eta Bakarne Elejalde eibartarra zuri-beltzezko paper sailean. Koloreetako sailean Arbil Iciar sailkatu zen bigarren, Elena Marquez tolosarra izan zen hirugarren, Nahikari Barrosek jaso zuen Hazte saria eta, azkenik, sari soziala Javier Rodriguezen eskuetara joan zen. Zuri-beltzezko arloan, Fernando Retolaza eibartarra izan zen bigarren, Miren Amorrortu tolosarra hirugarren eta sari soziala Virginia Arakistainek irabazi zuen.