Banatu du ...eta kitto!-k bazkideen zozketako otarraren bigarren zatia

Iker Aguilar bazkideak irabazi du 100€-ko balioa duen otarra eta haren ama Nagorek jaso du bigarren zatia
Banatu du ...eta kitto!-k bazkideen zozketako otarraren bigarren zatia
2024/05/27 08:14
eta kitto!

Orain dela aste batzuk jaso zuen lehena eta barixakuan jaso zuen Nagore Menezo Ikerren amak otarraren bigarren zatia. El Cantón de la Avenidaren otar ederra eraman dute etxera, sasoiko frutaz eta barazkiz beterikoa.

...eta kitto! Euskara Elkarteak egiten diharduen zozketetan parte hartzeko ez da izenik eman behar, elkarteko bazkide guztiak sartzen baitira zozketan. Hurrengoa maiatzaren 31n izango da eta saria Soraluzeko Txurruka jatetxean bi lagunentzako bazkaria izango da.