Banatu dute Txistorra Egunean zozketatutako lehen saria
Amaia Garatek eraman du 200 euroko erosketa-txartela.
2025/01/21
10:46
eta kitto!
Atzo banatu zuten iazko Txistorra Egunean zozketatutako sari nagusia, 200 euroko balioa duen erosketa-txartela. Amaia Garate izan da sariduna, eta argazkian Oberena harategiko Juanmari Jimenezekin eta Angel Lopez Eibarko Txirrindulari Elkartearen presidentearekin batera dago, saria jasotzen. Zorionak!