Banco Sabadellek Itzulia Basque Countryren babesle nagusi bezala jarraituko du
Itzulia Basque Countryk 2025ean Banco Sabadellen laguntza izango du, Sari Nagusiaren babesle gisa, bere konpromisoari eutsi eta aurtengo edizioan ere maillot horian egonik. Hala berretsi da Iñaki Navarro Cameok, zuzendari nagusi laguntzaile eta iparraldeko lurralde zuzendariak, eta Javier Riañok, Itzulia antolatzen duen OCETA elkarteko presidenteak, hitzarmena sinatu ondoren.
Banco Sabadellek 13 urte daramatza lasterketari laguntzen, 2012an bankua lasterketa salbatzeko iritsi zenetik. Bankuaren eta Itzulia Basque Countryren arteko akordioa berritzearekin batera are gehiago sendotu da harreman historiko hori.
Sinaduraren ostean, Javier Riañok honako hau adierazi zuen: “Banco Sabadellek 13 urte daramatza gure aldamenean enbaxadore gisa, lasterketan sinesten duelako. Lasterketak eta Itzuliaren irudiak zenbait urte daramatzate maila gorenean kirol alderdiari esker, baina baita horrelako laguntzei esker ere, etengabe hobetzen jarraitzeko inbertsioak posible egiten baitituzte”.
Iñaki Navarro Banco Sabadelleko zuzendari nagusi laguntzaile eta iparraldeko lurralde zuzendariak, bere aldetik, honako hau adierazi zuen: “Banco Sabadellentzat garrantzitsua da zaleek horren sutsuki maite eta jarraitzen duten eta hain eta sustraitua dagoen kirol honi laguntzen jarraitzea; izan ere, gure identitate eta komunitatearekiko konpromisoaren funtsezko zatia da”.