Bankuen tratamendua eta energiaren prezioaren igoera salatzeko manifestazioa deitu dute astelehenerako
2022/03/25
11:20
eta kitto!
Eibarko pentsiodunen kolektiboak manifestazioa deitu du datorren astelehenerako, 12:00etan, “banku batzuek batez ere adinekoei ematen dieten tratamendua salatzeko”. Diotenez, “ez dute kontuan hartzen pertsonen kolektibo horretan dagoen ezjakintasun logikoa, egungo teknologiaren eskakizunetara egokitzeko, eta, gainera, ilara amaigabeak egin behar dituzte beraien dirua kudeatu nahi dutenean arreta jaso ahal izateko. Gure ustez, bankuek zerbitzu publikoa eman eta finantza-bitartekarien funtzioa bete behar dute, jarduera ekonomikoa eta produktiboa errazteko”.
Horrekin batera, energia-kontsumoaren fakturaren etengabeko igoerak direla eta, beraien gaitzespena adieraziko dute asteleheneko mobilizazioak: “Politika inflazionista hori guztia kontrolik gabeko igoera izaten ari da premia handiko gaietan eta, jakina, gure erosteko ahalmenean. Izan ere, adibide bat jartzearren, urtarrileko inflazioa %6 baino handiagoa izan da, eta otsailekoa, berriz, %7.50ekoa, urte horretako pentsioen konpentsazioa %2.50ekoa izan den bitartean”.
Eskualdeko pentsiodunen batzordearen arabera, “gizarte-mobilizazioa funtsezkoa da kontrolik eza gelditzeko” eta, beraz, herritar guztiak manifestazioan parte hartzera animatu nahi dituzte.