Bar Marem eta Garajes Garcia taldeek jokatuko dute futbol-zaletuaren Kopako finala

Partidua zapatuan izango da, 10:00etan, Unben
Bar Marem eta Garajes Garcia taldeek jokatuko dute futbol-zaletuaren Kopako finala
2025/05/22 11:38
eta kitto!

Datorren zapatuan jokatuko da Unben, 10:00etan hasita, aurtengo futbol-zaletuaren txapelketako Kopa torneoko finala. Horko finalean izango dira Garajes Garcia eta Bar Marem, finalerdietan Malape Taberna eta Kalaka Buenos Aires, hurrenez hurren, kaleratu ondoren. Ander eta Larrar izan ziren Garajes Garcia taldeko goleatzaileak euren taldeak 2-1 irabazi zuen partiduan, Malapeko Arriolak sartutako golari balioa kentzeko nahikoak izan zirenak.

Beste finalerdia banakakoarekin amaitu zen: Rodrigok sartu zuen Bar Marem taldearen gola, eta Josek Kalaka Buenos Airesena. Penaltietan iaioagoak izan ziren Marem-ekoak eta 5-3 nagusitu ziren. Zapatuan jokatuko den finalaren ondoren, Ligako eta Kopako sariak banatuko dira eta luntxa ere prestatuko dute bertaratutakoentzat.