Bar Marem taldeak aurrea hartu du futbol zaletuaren Kopan

Liderra da sei punturekin eta lau talde ditu atzetik bi puntura
Bar Marem taldeak aurrea hartu du futbol zaletuaren Kopan
2026/03/16 12:35
Ekhi Belar Errasti

Aurrera doa futbol zaletuaren Kopa txapelketa eta poliki-poliki badoaz taldeen arteko aldeak zabaltzen. Asteburu honetan Bar Marem liderrak ez du hutsik egin eta 4-0 irabazi dio Adahi Etxegiri, eta Xaniak atsedena hartu duenez eta Kalaka Buenos Airesek Malape Tabernaren aurka galdu duenez, bakarrik gelditu da sailkapenaren lidergoan.

Maremek sei puntu ditu eta atzetik lau talde dauzka, bakoitza lau punturekin, datozen asteburuetan lehia bizia izango dugularik.

 

Emaitzak

  • Limpiezas Rueda 9 - 3 Baserri
  • Kalaka Buenos Aires 1 - 5 Malape Taberna
  • Bar Marem 4 - 0 Adahi Etxegi
  • Garajes Garcia 4 - 2 Bergara Pneumatikoak

 

Sailkapena

  1. Bar Marem, 6 puntu
  2. Kalaka Buenos Aires, 4 puntu
  3. Xania Taberna, 4 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 4 puntu
  5. Malape Taberna, 4 puntu
  6. Limpiezas Rueda, 2 puntu
  7. Garajes Garcia, 0 puntu
  8. Adahi Etxegi, 0 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

  • Martxoak 21, 09:00: Baserri - Malape Taberna
  • Martxoak 21, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Xania Taberna
  • Martxoak 22, 09:00: Garajes Garcia - Bar Marem
  • Martxoak 22, 10:30: Limpiezas Rueda - Adahi Etxegi
  • Atsedena: Kalaka Buenos Aires