Bar Marem taldeak futbol zaletuaren lidergoan jarraitzen du Garajes Garciari irabazita
Xania Taberna eta Malape Taberna berdinduta ditu sailkapenaren goian 6 punturekin
2025/09/22
11:24
eta kitto!
Garajes Garcia eta Bar Marem taldeek lehia bizia izan zuten asteburuan futbol zaletuaren bigarren jardunaldian. Zazpi gol izan zituen partiduak eta Bar Marem atera zen garaile, 3-4, Rodrigoren (2), Robertoren eta Ibrahimaren golei esker. Garajes Garciaren aldetik, Sergio, Aitor eta Ander izan ziren goleatzaileak.
Garaipen horrekin, sailkapenaren lehen tokian jarraitzen du Bar Maremek sei punturekin, eta berdinduta ditu Xania Taberna eta Malape Taberna.
Hurrengo jardunaldian, Xania Tabernak atsedena hartuko du eta honakoak izango dira beste partiduak:
3. jardunaldia
Zapatua, irailak 27
09:00 – Malape Taberna – Kalaka Buenos Aires
10:30 – Adahi Etxegi - Baserri
Domeka, irailak 28
09:00 – Limpiezas Rueda – Bar Marem
10:30 – Garajes Garcia – Bergara Pneumatikoak
Sailkapena
- Bar Marem, 6 puntu
- Xania Taberna, 6 puntu
- Malape Taberna, 6 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 3 puntu
- Garajes Garcia, 3 puntu
- Adahi Etxegi, 0 puntu
- Limpiezas Rueda, 0 puntu
- Baserri, 0 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 0 puntu