Bar Txoko taldeak foball-zaletuen Liga txapelketa irabazi du
Sartutako eta jasotako golei begira, Txoko izan da askogatik talderik goleatzaileena (91kin) eta Bali, kontrara, gol gutxien lortu dituena. Jasotakoei begira oreka handiagoa eman da: arlo horretan Garajes Garcia bigarren sailkatuak 23 jaso ditu, Adahi Eraieder hirugarrenak 26, Bar Txoko liderrak 27 eta America Sport laugarrenak 28. Sailkapen horretan Los Paisanos - Bar Banaka azken aurrekoak 75 jaso ditu, Bali Sport Center azkenak baino hiru gehiago.
Eta, goleatzaileen atalean, Bar Txokoko Muniozek 26 lortu ditu liga honetan. Bere atzetik, 16 golekin dugu America Sport-eko Roberto, eta horri jarraitzen diote Muniozen bi taldekidek: 15 gol dituen Markelek eta 14rekin amaitu duen Alexek. Gehien nabarmendu diren lau goleatzaile horien ondoren Adahi-Eraieder taldeko Iker eta Valderas daude (9 golekin), Garajes Garciako Jokin eta JMR Tankemans-eko Iagoba (8rekin) eta Txokoko Egaña (7rekin).