Bar Txokok JMR Tankemans garaitu zuen foball-zaletuaren azken jardunaldian

Bar Txokok JMR Tankemans garaitu zuen foball-zaletuaren azken jardunaldian
2022/10/24 08:29
eta kitto!
6-3 nagusitu zitzaion Bar txoko orain arte partidurik gabe bakarra zen JMR Tankemans taldeari eta, modu horretan, sailkapeneko postuak gero eta argiago agertzen zaizkigu. Txoko bera eta America Sport dira sailkapeneko gorengoan, hiru puntura dago Garajes Garcia, laura aipatutako JMR Tankemans, eta bostera jarraitzen diete Adahi Eraieder eta Gastro Gilda. Azken jardunaldian, aipatutako partidu horretatik aparte, America Sport liderrak 5-1 irabazi zion Feredu Bar EzDok taldeari, Garajes Garciak 5-2 Bar Banaka L. Rueda azken sailkatuari, Gastro Gildak 3-1 Bali Center Sports taldeari eta Adahi Eraieder-ek 2-0 TX4 Fitness Akast-i.

Datorren asteburuan Ligak atsedena hartuko du, azaroaren 1eko zubia dela-eta.