Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar

Hego Euskal Herriko herri zein hiriburuetan mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar
2025/12/23 13:06
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Domekan, abenduak 21, Barakaldon (Bizkaia) gertatu zen hilketa matxista salatzeko mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa elkarteak. Eibarren eguaztenean, abenduak 24, egingo da mobilizazioa. Untzagatik abiatuko da, 13:00etan. 2025ean 8 emakume erail ditu indarkeria matxistak.

Mobilizazioak hiriburuetan

Gaur, aldiz, Barakaldon bertan eta Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo dira mobilizazioak. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa elkarteak antolatutako deialdiekin bat egin dute Euskal Herriko Gazte Feministek eta Itaiak.