Baratze tabernaren "Gorringoa eta onddoa" pintxoak irabazi du Eibarko XIX. Pintxo Lehiaketa
2023/10/27
22:35
eta kitto!
Baratze tabernak irabazi du Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Eibarko XIX. Pintxo Lehiaketa, Gorringoa eta onddoa pintxoarekin, "garaiko produktuen elaborazio eta teknikaren mailagatik". Berarentzat izango dira 150 euroak, Arrate Kultur Elkartearen diploma eta garaikurra, Udalaren eskutik. Bertako produktuekin egindako pintxo onenaren saria, berriz, Trinketek eskuratu du, Sardinatxoa izenekoarekin, "arrain eta barazkien konbinazioan lortutako zaporeagatik" (150 euro eta diploma). Eta publikoaren saria Amesti tabernarentzat izan da, Carrillera de la Juani pintxoarengatik (150 euro eta diploma). Sari-banaketa San Andres egunean egingo da.