Barik eta Mugi txartelak tranbian erabiltzeko aukera emango dute

Barik eta Mugi txartelak tranbian erabiltzeko aukera emango dute
2013/04/18 00:00
eta kitto!

Datorren maiatzaren 6tik aurrera Eibar-Ermua tranbia erabiltzen dutenek Barik eta Mugi, txartel biak berdin-berdin erabiltzeko aukera izango dutela adierazi dute Euskotrenetik: Mugi txartela Gipuzkoatik Ermuko geltokiraino joateko baliagarria izango da eta Barik txartela, berriz, Bizkaitik Toletxegaineko geralekuraino erabiltzeko aukera izango du jendeak, beraz. Neurri horri esker Gipuzkoako herrietako bidaiariak lurralde historiko berbereko bizilagunen aurrean kaltetuak izatea saihestu nahi dute. Horrekin batera, Legegintzaldi honetarako ezarri dituzten helburuetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoa erabiltzen dutenentzat bidaia-txartel bakarra ezartzea da eta Eibar-Ermua tranbiarako hartutako erabakiak asmoa betetzeko bidean aurrerapausoa dela pentsatzen dute arduradunek. Informazio gehiago jaso nahi duenak Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira deitzeko aukera dauka eta, horrekin batera, geralekuetan bertan zein www.euskotren.es webgunean ere gai honen inguruko informazioa eskuragarri ipini dute.