Barixakuak Jolasian ekimena auzoetara itzuliko da

Irailaren 25ean Txaltxa Zelaian hasiko da 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako doako egitasmoa, 17:00etatik 18:00etara.
Barixakuak Jolasian ekimena auzoetara itzuliko da
2026/09/18 11:23
eta kitto!

Etxeko txikienei barixaku arratsaldetan ordubeteko aisialdia euskaraz eskaintzen dien “Barixakuak Jolasian” egitasmoa auzoko herrietara itzuliko da irailaren 25ean. Bisitatuko duen lehenengo auzoa Txaltxa Zelai izango da. Bertan izango dira …eta kitto! Euskara Elkarteko teknikari bat eta hainbat begirale, umeei arratsaldepasa dibertigarria eskaintzeko asmoarekin. 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak eskainiko dira, euskaraz eta doan, 17:00etatik 18:00etara. Urriko hurrengo barixakuetan Torrekuako parkean (urriak 2) eta Urkizukoan (urriak 9) egingo dira jolasak.