Torrekuako parkeak hartu zituen Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2021/03/02
08:26
eta kitto!
Joan den barixaku arratsaldean Torrekuako parkean antolatu zituen ...eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. Eguraldia lagun primeran pasatu zuten etxeko txikiek begiraleek prestatutako jolasekin: "Xagu txiki, xagu maite", "Bat, bi, hiru karabin karaba"... Motz gelditu zitzaien ordubetea, jolas gehiago egiteko gogoz gelditu ziren. Bada, uda aurretik beste pare bat saio egingo dira: apirilaren 16an Txaltxa Zelaiko kiosko inguruan eta apirilaren 23an Urkizuko parkean.