Gaur Txaltxa Zelai inguruan egingo da Barixakuak Jolasian ekimena
Otsailean, berriz, hau izango da egutegia: otsailak 2 Txaltxa Zelain, otsailak 16 Torrekuan eta otsailak 23 Urkizun.
Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak egiten dira …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimen honen barruan. Haurren adina kontuan hartuta hainbat jolas eskaintzen dira begiraleen laguntzarekin eta parte-hartzea doan izaten da, bertan azaldu besterik ez da egin behar.
Umeek zein gurasoek ondo pasatzeaz gain, “euren arteko berbetia euskaraz izatea da nahi duguna eta guraso ezberdinen arteko harreman berriak egitea, euskaraz”, diote elkartetik. Gurasoak Berbetan egitasmoa familien artean ezagutzera emateko aprobetxatzen ditu jolas-uneak …eta kitto!-k. Egitasmo horren helburua “familia-giroa euskalduntzea eta gurasoen arteko euskal harreman-sarea zabaltzea da. Ekintza ugari antolatzen ditugu urtean zehar eta izena, bakarka ez ezik, taldeka edo kuadrillaka ere eman daiteke”. Informazio gehiagorako 943200918/elkartea@etakitto.com.