Barixakuan bertsotan arituko dira Nerea Ibarzabal eta Julio Soto Errebalen, Eibar BHIko ikasleek antolatutako jaialdian

Bi saio eskainiko dituzte, biak eguerdi aldera. Ekitaldia antolatzeko Bertsozale Elkartearen eta EIbarko Udalaren laguntza izan dute
Barixakuan bertsotan arituko dira Nerea Ibarzabal eta Julio Soto Errebalen, Eibar BHIko ikasleek antolatutako jaialdian
2024/06/03 10:00
eta kitto!

Ikasturte honetan Eibar BHIko lehen mailako ikasleek bertsolaritzako ikastaroan hartu dute, "proiektu komunitarioa" ikasgaiari lotuta. Ikastaro amaierako proiektu gisa, bertso saio bat antolatu behar izaten dute ikasleek, eta, beraz, beraiek arduratu dira bertsolariak gonbidatu, udalarekin harremanetan jarri, kartela egin, gaiak prestatu eta saioko azpiegitura lortzeaz. Gai-jartzaile lanak ere ikasleek egingo dituzte. Ekitaldia antolatzeko Bertsozale Elkartearen eta EIbarko Udalaren laguntza izan dute

Bi saio egongo dira: 12:00etan lehenengoa, eta 13:00etan bigarrena.