Barixakuan Eibar FT-k Cartagenan jokatuko den partidurako sarrerak salgai

Barixakuan Eibar FT-k Cartagenan jokatuko den partidurako sarrerak salgai
2023/09/19 11:21
eta kitto!
Eibar FT-k Cartagonovaren bisita gunerako sarrerak salgai jarri ditu Orsaixanen, datorren barixakuko FC Cartagena-Eibar FT partidua ikusteko. Sarrerak Cartagonovako txarteldegian ordaindu eta jasoko dira, baina derrigorrezkoa izango da erreserbatzea eta datuak Orsaixanen ematea biharko, 19:00etan itxiko den epemugarako. Eibar FT-k bisitarien zerrenda bidaliko dio gero FC Cartagenari. Ohikoa denez, sarrera erreserbatzeko unean, bertaratzen den lagun bakoitzaren datuak eman beharko dira (izena eta bi abizenak, NANa, helbide elektronikoa eta mugikorraren zenbakia).

Bestalde, barixakuan 21:00etan hasita jokatuko den partidu hori prestatzeko Joseba Etxeberriaren lan-taldearen saioak bi izango dira, gaurko atsedenaldiaren ondoren: bihar 10:30ean, Atxabalpen; eta etzi 11:30ean, Ipuruan. Partidua jokatu eta gero, domekan saioa izango dute Atxabalpen, 10:30ean hasita.