Barixakuan Pintxo Developer topaketaren bigarren saioa hartuko du Anardi tabernak

Barixakuan Pintxo Developer topaketaren bigarren saioa hartuko du Anardi tabernak
2014/01/14 00:00
eta kitto!

Datorren barixakuan, hilaren 17an 18.30etatik aurrera Pintxo Developer topaketaren bigarren saioa hartuko du Errebal kaleko Anardi tabernak, Udalak sortutako Gertatu ekintzaileen eztabaida-lekuaren eskutik. Pintxo Developer esperientziak, beste hiri batzuetan egindakoaren bidetik, bideojokoak, marrazkigintza, programazioa eta horrelako gaiak gustoko dituzten profesional zein zaletuak erakarri nahi ditu, Eibarren taldea sortu eta jendeak bere artean ideia, kontaktuak eta bestelakoak elkartrukatzeko tartea izan dezan. Informazio gehiagorako info@pintxodeveloper.com helbidera idatzi daiteke edo Twitterren @pintxodeveloper jarraitu.